Molly Nilsson
Dark Skies Association zigiluarekin bost diska eta autoeditatuko hainbat EP kaleratu ondoren, Berlinen bizi den abeslari suediarrak pasa den irailean kaleratu zuen ‘Zenith’ deituriko azken lana aurkeztera datorkigu.
Molly Nilsson-en soinua atenporala da erabat, synth-pop, coldwave eta 80 hamarkadako influentzia nabaria duelarik. Maitasunaz, gaztetasunaz, bakardadeaz edo nostalgiaz hitzegiten duten melankoliaz beteriko abestiak sortzen ditu. Molly Nilsson-ek duen erakargarritasuna abestiek duten apaltasun krudel, frankotasun eta inuzentzia gordinean oinarritzen da.

