Musikagela Weekend
Musikagela Fest jaialdiko aurreko edizio batean hartutako irudia. Hamalaugarrenez egingo dute Musikagela Weekend jaialdia larunbatean (hilak 3), eta Koko-Jean & The Tonics, La Ola Maldita eta Oihu taldeek joko dute. Jaialdia Intxaurrondo Kultur Etxean izango da, 21:00etan, eta sarrerak Donostia Kulturaren webgunean daude salgai.

