Musikene Big Band
2003ko irailean sortu zen Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian Jazz ikasketak egiten dituzten ikasleen jarduera akademiko modura. Talde mota honen ohiko formatua du: tronpetak, tronboiak, saxoak eta sekzio erritmikoa. Urtean zehar bi aldiz ikasleak zuzendari desberdinekin aritzeko aukera dute. Oraingoan, Bob Sands izango da zuzendaria eta berarekin eginiko lanaren emaitzaz gozatzeko aukera izango dugu kontzertu honetan.
