The New Piccadillys + Pelax
The New Piccadillys Glasgowko laukotea da. 60. hamarkadako soinuak 70.eko punk-rockaren sentsibilitatearekin nahasten dituzte. Gitarrak, bateria kolpeak eta traje distiratsuek fondoa jartzen diote Ramones-en “Judy Is A Punk” eta The Clash-en “Complete Control” bezelako bertsio klasikoei. Zuzenean eskaintzen dituzten abestiak genero eta aro musikal desberdinetakoak dira, gehiegikeriazko energiarekin jotzen dute, musika lotsagabea eta bandalismo kulturalarekin zipriztinduta. Jimi Hendrix, Led Zeppelin eta Bob Dylan pasa dira The New Piccadillys-en makina birrintzaile eta rockerotik.
Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, lokalean perkusionista baten laguntzarekin zuzenean grabaturikoa. Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean.