'Nik sinesten dizut' liburuaren aurkezpena
‘Nik sinesten dizut. Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua’ liburuaren aurkezpena egingo dute ostegunean, uztailaren 4an, Tabakalerako lehen solairuan dagoen Tobacco Days liburu-dendan. 19:00etan hasiko da, eta liburuari eta bertan jorratzen diren gaiei buruz solasean arituko dira Samara Velte Moran egilearekin.

