'Pantailak euskaraz, ezinbesteko erronka!'
Alex Aginagalde Donostiako guraso euskaltzaleak sortu zuen iaz Disney Euskaraz plataforma. (Argazkia: Beñat Parra) Pantailak euskaraz, ezinbesteko erronka! ikastaro-hitzaldia antolatu dute astearterako (hilak 12) Añorgako Museum Cemento Rezola gunean, 17:30ean. Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz plataformako kideak eskainiko du ikastaro-hitzaldia, eta sarrera doakoa izango da.


