Poltsiko Antzerkia: 'Kitto! Nik utziko dut'
Eneko Olasagastiren zuzenduritzapean, Amagoia Lauzirikaren bakarrizketa. Metateatroa. Amagoia aktorea eta garbitzailea da eta gaur 40 urte betetzen ditu. Bere lankideek opari bat egin diote. Oparia antzezlana bera da. Amagoiak egoeraren ezustekoa aprobetxatuko du berri bat emateko: Ezin duela gehiago eta utzi egingo duela. KITTO. Baina zer utziko du? Lana? Antzerkia? Bizimodua?