Porrontxo jaiak
Hemen dira Egiako Porrontxo jaiak. Jarraian, egitaraua:
Irailak 17. Elkartasun eguna
- 08:00etan, Lagunak txaranga auzoan zehar, Txoko Berri Zahar etxeko lagunei bisitarekin.
- 09:00etan, txistulariak, Kzizpiren eskutik, auzoan zehar.
- 11:00etan, pintura lehiaketa haurrentzat El Estudio arte akademiaren eskutik (akuarelak, argizariak, koloretako arkatzak, errotuladoreak… Norberak ekarri behar ditu), eta, ondoren, txokolate jana, Gladys Enea parkean. Pizzak egiteko ikastaroa, haurrentzat, Taba-Arizmendi pizza etxearen eskutik, Tabakaleran (haurrak gurasoak lagunduta joan beharko dira. Arkatza liburudendan apuntatu, 8 urtetik gorakoentzat). Jotak, Nafarroatik zuzenean Plaza Haundin. Gora la Nabarra maritima!
- 12:00etan, ipuin kontalaria Egia Zeinukaren eskutik, Gladys Enea parkean. Kantujira auzoan zehar, Katan hasita. Porrontxoetako II. Danborrada.
- 12:30ean, Dantza Kale Pote, kuadrila beteranoen eskutik, auzoan zehar.
- 14:30ean, Denak Etxera herri bazkaria, Plaza Haundin (txartelak Koskorrio eta Kata tabernetan).
- 16:00etan, emanaldia La Jodederarekin, Plaza Haundin. Mus txapelketa, Agreda tabernan.
- 17:00etan, buruhandiak eta erraldoiak, Kaña2kaña trikitilariek alaituta. Haur jolasak. Margoketa txokoa, aurpegi margoketa, txapak, jolas erraldoiak eta jolas dinamizatuak, Gladys Enean. Egiako haurtxokoaren eskutik. Eskubaloi txapelketa kiroldegian, Egia Eskubaloiaren eskutik.
- 18:00etan, Ttek elektrotxaranga, auzoan zehar. Beteranoen jolasak, Tejeria kalean.
- 19:30ean, Trebeska dantza taldearen eskutik, emanaldia Plaza Haundin.
- 20:00etan, Plaza Berriko karpan kontzertua: Gera.
- 21:00etan, zezensuzkoa, Tejeria kalean.
21:30ean, kuadrillen afaria, Tejeria kalean. - 22:00etan, Iraunkorrak txaranga, auzoan zehar.
- 23:00etan, kontzertua: Los Zopilotes Txirriaos, Plaza Haundin. Distopia Mitante eta Sideral Beats DJ-ak, Tejerian, Agreda tabernaren parean.
- 00:30ean, kalejira Porrontxorekin, Porrontxarekin eta Zanpanzarrekin.
- 01:00etan, Rock Kam Broom Rock musika ibiltaria, auzoan zehar. Erromeria gaua Laiotzen eskutik, Plaza Haundin. Fresa Morango DJ-ak, Plaza Berrin.
Irailak 18. Euskal jaia
- 07:00etan, herri txaranga, Pasai txarangarekin. Gaupaseroen martxa!
- 10:00etan, herri zunba, Plaza Haundin. Gaupaseroek mugitu gerria!
- 10:30ean, pilota finalak frontoian, trikitilariek alaituta.
- 11:00etan, txistulariak auzoan zehar, Kzazpirekin.
- 12:00etan, sagardo dastaketa, trikitilariek alaituta, Plaza Haundin.
- 14:30ean, herri bazkaria, Plaza Haundin Donosti-Gain, Ur-Zaleak eta Arrano elkarteek antolatuta.
- 17:00etan, herri kirolak Gure Esku Dago taldearekin, Plaza Haundin.
- 17:30ean, kontzertuak, Plaza Berrin: Aphaxia eta Gilda.
- 19:00etan, sardina jatea Plaza Haundin, Txaro arrandegiaren eskutik. Kontzertua: Alarma Morea, Plaza Haundin.
- 20:00etan, Kilkerband txaranga.
- 21:00etan, kalejira auzoan zehar, Porrontxorekin eta Porrontxarekin, Kilkerband txarangak alaituta. Azken traka, The Last One. Ez joan etxera auzoko argazkia atera arte!
- 00:00etan, Gui Ar De Guorld, Ostotsa tabernan.