Sagardo Eguna Altzan

Apirilaren 26an, 18:00etan, Sagardo Eguna ospatuko dute Altzako San Martzial plazan. Trikitilariek girotuko dute arratsaldea, eta Gautxori txaranga arituko da iluntzean. Akarregi, Alorrenea, Altzueta, Bereziartua, Eula, Gartziategi, Lizeaga eta Petritegi sagardotegietako sagardoa dastatu ahal izango da eta pintxoak ere egongo dira jateko.