San Tomas eguna
Ostegunean ospatuko dira santomasak Donostian. Aurten, 167 postu jarriko dituzte Parte Zaharrean eta Erdialdean: 46 txistorra postu, eta gainontzekoak, artisautza eta bestelako jakienak. 13:00etan Miren Artetxe eta Unai Gaztelumendi bertsolariak arituko dira Trinitate plazan, eta 13:30ean aizkolarien VI. Urrezko Kopa jokatuko da. 17:30ean, Joselontxos txaranga abiatuko da Sarriegi plazatik, eta 18:30etik 19:30era Muxiko dantzak izango dira Jeiki Hadi taldearekin Bulebarrean. Azkenik, 19:45ean, erromeriaz gozatu ahalko da. Bestalde, Amara Berrin, Amaran, Antiguan eta Grosen ere jarduerak prestatu dituzte ostegunerako, eta azokak jarriko dituzte Morlansen, Altzan, Ibaetan eta Intxaurrondon, hilaren 15ean, 16an eta 17an.
