'Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat', Danele Sarriugarte + Harkaitz Cano
Enkarguz idatzi zuen ale hau David Foster Wallacek, Harper’s aldizkariak eskatuta: luxuzko itsas bidaldi baten kronika, zentzumenen postal erraldoia. Edonola den, Wallaceren fikzio-lanetako ohiko osagaiak aurki ditzakegu lan honetan ere, bere onenean: AEBko kontsumo- eta entretenimendu-kulturaren kritika zorrotza, aberastasun teknikoa, ñabardura txikienak xehe-xehe azaltzeko grina, hausnarketa filosofikoa eguneroko gertaeretatik abiatuta… eta umorea, ironia beltza barra-barra. Nola bestela bilaka liteke amesgaizto hasiera batean paradisu zirudiena?
Zabaleta Kalea, 20002 Donostia, Gipuzkoa. Garoa liburu denda