Sevillana jaialdia
Carmen Gonzalez Vento izango da kantu flamenkoaren lehiaketan parte hartuko duen artistetako bat. Donostia Kulturak Sevillana jaialdia antolatu du 22. urtez, eta dantza andaluzak ikusi ahalko dira bihar Larratxo Kultur Etxean. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean edo han bertan erosi daitezke, 6 euroan.

