'Streaming aroa'
Urtzi Urkizu kazetariak Streaming aroa liburua aurkeztuko du Egiako Teila Fabrikan. Ekhiñe Atorrasagasti kazetariak gidatuta, azken argitalpena modu originalean aurkeztuko du Urkizu kazetari eta ikus entzunezko adituak.
Plataforma digitalen garaian, ikus-entzunezko kontsumoa errotik aldatu da: zer ikusten dugun, nola ikusten dugun eta zer eragin duen euskal kulturan eta komunikazioan. Streamingaren fenomenoa, joerak eta etorkizuneko erronkak izango ditu hizpide Urkizuk.

