SUBVERSO-k Antonio Lizana Group aurkezten du
SUBVERSO-k Antonio Lizana Group aurkezten du
“Dena da harrigarria Antoniorengan, bere kantea, saxoarekin duen tankera, bere konposizioak, taldea eta batez ere, bere arte mugagabea.” Jorge Pardo
“Aho bete hortz utzi ninduen ezagutu nuen lehen momentuan. Talentu berdinez jorratzen ditu, bai Camaronen letra batzuk, melodia jazzeroak bere saxoarekin edota chirigoten pikardia ere. Saio amaieran humildade osoz beti zioen: “asko ikastekoa naiz oraindik….” Horrek lagun, are eta handiagoa egiten zaitu (…) eta hemen nauzu, gogo handiz, datorren disko eta kontzertuaren zai, bertan izango nauzu eta! Mila esker zure bidean parte hartzen uzteagatik, mirestu eta maite zaitut! Antonio, lagun, Cadiz eta New York zara!” La Mari (Chambao)
“Antonio Lizanak zubi sendoa eraiki du Jazz eta Flamencoaren artean. Hori berria ez dena esango duenik egongo da, baina erabat nahastua dabil ordea. Inoiz ez da izan kantatzen duen saxofonistarik, ez eta alderantzizko kasurik ere. Antoniok biak egiteko duen grazia eta koherentzia oso gutxi dira imitatzen saiatuko direnak. Baina ez da hori bakarrik, gainera konposiziorako duen gaitasuna eta pertsonalitatea bikaina da. Nire hitzen zalantzarik duenak, entzun dezala, eskertuko du eta.” Javier Ruibal
Antonio Lizana arrakastaren sinonimo da: Saxofonista paregabea, inprobisaziorako talentu izugarriarekin, ondo kantatzen du, bere konposizioak kalitate handikoak dira (…) karisma eta presentzia handiarekin eszenatoki gainean. Bere arrakastaren norabidea ezerk atzeratzen ez badu, denbora gutxian, estatu mailako Jazzero handienetako bat izango da.” Alberto Nieto, Festival Internacional de San Andres-eko zuzendaria
Subverso dotorez jantzi da Donostiako Musikene eskolan hasi, Manhattan-en amaitu eta New York Times-eko kritikoak bere alde dituen Cadiz-eko Jazz musikaria aurkezteko.
Artearen arloan Cadiz Gazte saria irabazi ondoren, bere etorkizunaren aitorpenagatik, Arturo O’Farrel-en Big Band-aren diskoan parte hartu du. Diska hau urte horretako jazz latin diska hoberena izendatu zuten eta Grammy saria irabazi zuen. Eszenatokian beti ditu lagun Andy eta Jerry Gonzalez anaiak, Dave Valentin, Papo Vazquez, Pablo Mayor, Cristina Pato, Ximo Tevar edo Gregg August beste askoren artean.
Antonio Lizanak musikari askorekin lan egin ohi du Gabacho Maroconnection taldea, Samuel Torres, Pablo Martin, Ana Salazar, Maita Vende Cá eta Mario Díaz beste askoren artean. Marcus Miller, Miguel Rios, Chambao, Raimundo Amador…-ekin egin dituen kolaborazioak ere zer esan handikoak dira