'Trabajadoriak. Frankismoaren gatibuak Oarsoaldean'

Memoriaren basoak erakusketari lotutako jardueren barruan, Trabajadoriak. Frankismoaren gatibuak Oarsoaldean dokumentalaren proiekzioa egingo dute, eta ondoren, solasaldia, Memoriaren Bideak elkarteko Fernando Mendiolarekin, Kattin-txiki oroimen historikoa elkarteko Joxan Mitxelenarekin eta Mikel Mendizabalekin.
1936ko gerraren ondoren, Errepublikaren alde borrokatu zuten preso askok esklabotza egoera bizi izan zuten “gerraren suntsipena konpontzeko”. Espainian 550 langile batailoi antolatu zituzten, horietatik 60 Euskal Herrian. Oarsoaldean, 4 urtez, 12.500 pertsona mobilizatu ziren, 18 batailoitan banatuta, errepideak eta gotorlekuak eraikitzeko.
Proiekzioa euskaraz egingo dute, gaztelerazko azpidatziekin; solasaldia, berriz, euskaraz. Sarrera librea da, lekuak bete arte.