Txillardegiren heriotzaren X. urteurrena
Jakin Fundazioak Txillardegiren heriotzaren X. urteurrenerako argitaratuko bi liburu aurkeztuko ditu asteartean San Telmo Museoan, 19:00etan. Txillardegi: euskalgintza eta Txillardegi: intelektuala eta gizartea dira liburu horiek. Alaitz Aizpuruk, Lorea Agirrek eta Igone Lamarainek aurkeztuko dituzte liburuak.


