Txomiñeneko jaiak
Txomiñeneko jaiak, 2019an. (Argazkia: Txomiñeneko jai batzordea) Egitarau zabala prestatu dute Txomiñeneko jaietarako, El Txominazo. Gure saririk onena, elkarrekin ospatzea! lelopean. Jarduera gehienak Arteleku plazan egingo dituzte. Jarraian, egitaraua:
Irailak 2, ostirala:
- 18:00etan, jaien hasierako txupinazoa, erraldoiak eta buruhandiak eta txokolate jana.
- 18:30ean, Mikeltxi DJ-a.
- 19:00etan, trikipoteoa auzotik.
- 21:00etan, afaria. Mahaia erreserbatu behar da, hilaren 31 baino lehen txomineneakojaiak@hotmail.com helbidera idatzita.
- 23:00etan, Mikeltxi DJ-a.
Irailak 3, larunbata:
- 10:00etan, haurrentzako jolasak.
- 11:00etan, Donosti Kayaken eskutik, Urumean arraunean ibiltzeko aukera egongo da (8 urtetik gorakoentzat). Izena txosnan eman behar da.
- 12:00etan, marrazki eta pintura lehiaketa eta eskulanen ikastaroa.
- 16:00etan, mus txapelketa, karpan.
- 16:00etan, mahai teniseko txapelketa, 10-17 urte artekoentzat.
- 16:00etam, haur parkea: zezen mekanikoa, puzgarriak eta ekortzeko makina. 2 euroren truk, bidaia mugagabeak.
- 18:00etan, IV. Zezen Mekanikoaren Nazioarteko Rodeoa (12-17 urte artekoentzat).
- 18:30ean, patata tortilla txapelketa.
- 19:00etan, Pulitxomin sariaren banaketa, auzoko argazkirik onenarentzat.
- 19:30ean, El Callejon del Gato taldearen kontzertua.
- 21:00etan, herri afaria, Euskalparrillarekin. Izena hilaren 25era arte eman daiteke.
- 23:15ean, dantzaldia Tsunami taldearekin.
- 00:00etan, zezensuzkoa.
- 01:00etan, Maitasuneko tonbola festa, La gata con botas boutique erotikoarekin elkarlanean.
Irailak 4, igandea:
- 10:00etan, meza Kristobaldegin, auzoko hildakoen oroimenez.
- 10:00etan, zinta lasterketa eta joko tradizionalak (sokatira, artaburu, txinga eta zaku lasterketak, aulkien jolasak, eta abar).
- 12:00etan, muxikoak eta plazako dantzak.
- 13:00etan, jubilatuentzako pintxo-potea, karpan.
- 14:00etan, herri paella jana. Prezioa, 10 euro. 619-38 11 17 telefono zenbakira Whatsapp bidez idatzita eman behar da izena, eta hilaren 31 baino lehen ordaindu behar da.
- 16:00etan, belaunaldien arteko ginkana.
- 17:00etan, bote txapelketa, Andereñoak plazan.
- 17:30ean, toka txapelketa, Rincon tabernan.
- 18:00etan, Kantu Kolore taldearen ikuskizuna, Donostia Kulturaren eskutik.
- 20:00etan, jaien amaiera eta traka.


