Txomiñeneko jaiak
Egitarau zabala prestatu dute Txomiñeneko jaietarako, El Txominazo. Gure saririk onena, elkarrekin ospatzea! lelopean. Jarduera gehienak Arteleku plazan egingo dituzte. Jarraian, egitaraua:
Irailak 4, igandea:
- 10:00etan, meza Kristobaldegin, auzoko hildakoen oroimenez.
- 10:00etan, zinta lasterketa eta joko tradizionalak (sokatira, artaburu, txinga eta zaku lasterketak, aulkien jolasak, eta abar).
- 12:00etan, muxikoak eta plazako dantzak.
- 13:00etan, jubilatuentzako pintxo-potea, karpan.
- 14:00etan, herri paella jana. Prezioa, 10 euro. 619-38 11 17 telefono zenbakira Whatsapp bidez idatzita eman behar da izena, eta hilaren 31 baino lehen ordaindu behar da.
- 16:00etan, belaunaldien arteko ginkana.
- 17:00etan, bote txapelketa, Andereñoak plazan.
- 17:30ean, toka txapelketa, Rincon tabernan.
- 18:00etan, Kantu Kolore taldearen ikuskizuna, Donostia Kulturaren eskutik.
- 20:00etan, jaien amaiera eta traka.