Udal Musika Eskolako Big Banda
Donostiako udalalaren musika eta dantza eskolako BIG BAND-a 1999an Iñaki Salvadorren gidaritzapean sortu zen eskola bertako Musika Modernoaren departamentuaren baitan eta Donostiako udalalaren musika eta dantza eskolako ikaslez osatua dago bere osotasunean. Egun Alfonso Masach eta Juantxo Zeberio Etxetxipiak zuzentzen dute taldea.
Urteotan ikasle ugari pasatu da taldetik eta hainbat kontzertu eskeini ditugu bai Donostian eta baita ere Gipuzkoako beste zenbait herritan ere.
Big-band honek errepertorio oso zabala du, jazz klasikotik hasi eta blues, funky, latin-jazz edo rock estiloko gaiak aurkituko ditugu bere kantutegian.
Errepertorioa nagusiki jazzistikoa da, horrelako talde batean ohikoa den moduan, eta publiko zabalarentzat atsegina.


