'Wolfpack' pelikula
Errealitateak fikzioa gainditzen duen pelikula harrigarri horietako bat da The Wolfpack (Crystal Moselle, AEB, 2015). Posible al da New Yorkeko erdialdean hazitako eta kanpora inoiz ez ateratako sei anaia nerabek munduarekin daukaten erlazio bakarra etxean ikusitako pelikulak izatea? Zer gertatzen da norbait Reservoir Dogs edo Batmaneko dialogoak eta janzkerak birsortuz hazi eta hezitzen bada? Sundance 2015eko Epaimahaiaren Sari Nagusiaren irabazlea. Tabakalerako zinema aretoan.