Zinema Osasungarria: 'Rio' filmaren proiekzioa
Argazkia: Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa. Zinema Osasungarria eskainiko dute Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko areto nagusian (Frantziako pasealekua, 12). Rio adin guztietarako filma emango dute, eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte. Filma ikusi ondoren, solasaldi labur bat eskainiko du Belen Alonso sendagileak, filmean ikusten diren osasunarekin lotutako hainbat gairi buruz.

