Zipotz jaiak
Ohi bezala Euskal Jai egunarekin emango diete amaiera jaiei eta azkenekoak balira bezala ospatuko dute egunik bereziena.
Uztailak 21 Igandea
Euskal artisau eta talogileak egun osoan zehar, San Frantzisko kalean.
ETORRI BASERRITARREZ JANTZITA
11:00 Elkarte eta koadrilen arteko marmitako lehiaketa, Katalunia plazan, Marruma elkartearen eskutik.
11:30 Trikitilariak, Katalunia plazan.
11:30 Heldu eta haurrentzako herri kirol parte hartzaileak, Katalunia plazan, Saralegi anaien eskutik.
12:00 Sagardo dastaketa, Katalunia plazan.
12:00 Ander Lizarralde eta Gorka Maiz Bertsolariak, Katalunia plazan.
12:00 Kantu jira, Groseko kaleetan zehar.
12:30 Tortila lehiaketa, Katalunia plazan.
14:30 Kantu bazkaria, Katalunia plazan.
18:00 Trikipoteoa auzoko kaleetan zehar.
18:00 Kantu Kolore: “Honolulu” Katalunia plazan, Okendo Kultur Etxearen eskutik.
19:45 Holi festa, Katalunia plazan, Urrats taldearen eskutik.
20:00 Izozki dastaketa, Katalunia plazan, Urrats taldearen eskutik.
20:15 Zezen suzkoa, Katalunia plazan.
21:00 INGO AL DEU? Erromeria, Katalunia plazan.
00:00 Jaien amaiera, datorren urtera arte.
