'Zure txanda da'

Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatuta, Rose of Dollsen eta Oliver Menden Zure txanda da filma euskaraz proiektatuko dute ostegunean Lugaritz Kultur Etxean, 18:30ean. Efektu berezietan, makillajean eta ile apainketan lan egiten duen Irantzu Nuñez izango da gonbidatu berezia, eta Ander Gisasolak dinamizatuko du emanaldia.