
Hamar urte bete dira Egian 'Euskaraz Bizi Nahi Dugulako’ egitasmoa gauzatu zutenetik; zortzi astez, auzoko eragileek astebeteko txandetan hartu zuten eguneroko bizitza euskaraz egiteko erronka. Euskaraldiaren aurrekarietako bat izan zen egitasmoa.

Urtarriletik martxora, euskaraz bizitzea helburu zuen euskaldunen ahalduntze kolektiboko ariketa egin zuten Donostiako Egia auzoan. Mugarri izan zen egitasmo hori.

Herreratik sartuko da Korrika Donostian, 09:20ean, eta Añorgatik irtengo da, 12:52ean —aurretik, 07:43ean, Altzan barrena ibiliko da—. Tartean, auzo gehienak zeharkatuko ditu.

Bizitza osoa eman zuen Joseba Zubimendi Martiarenak (Donostia, 1897- Kanbo, Lapurdi, 1939), euskararen alde ekinean. Kazetaria, poeta, idazlea, bertsolaria, euskaltzalea eta kultur ekintzaile nekaezina. Bere ibilbidea errepasatu dugu orriotan.

Eneko Iztueta Azurmendi (Donostia, 1981) ogibidez irakaslea bada ere, ‘Kontua eta Zikina’ lehenengo komikia argitaratu berri du. XX. mendeko baserri giroaren errealitatea komikirako idatzi du, eta bere anaia Ibai Iztueta Azurmendirekin eta Aritz Vieites Ezeizabarrena marrazkilariarekin batera egin du lan.