Ate joka dugu Euskararen Eguna, eta, horren harira, udaleko Euskara Zerbitzuko zuzendari Edurne Otamendirekin elkartu gara. Abenduaren 3az, Euskaraldira begira egiten ari diren lanketaz, euskara planen xehetasunez eta euskararen egoeraz mintzatu gara berarekin.
Lanberri auzo elkartearen babesarekin, Behin Batean elkarteak indarkeria linguistikoa erdigunera eraman nahi du euskararen egunean.
Txomiñeneko Euskaltzaleen Elkartea sortu zuten maiatzean, auzoko zenbait bizilagunek. Orain arte, bi jarduera egin dituzte soilik, baina Josune Mayor eta Maitane Fernandez kideen hitzetan, pausoz pauso egingo dute aurrera, euskararen normalizazioan.
1991z geroztik dabil lanean Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, donostiarrak modu eroso batean euskaraz bizi daitezen. Elkartearen jardunaz beraz, euskarak Donostian duen egoeraz eta azken hilabeteotan euskarak sufritu duen oldarraldiaz mintzatu dira, besteak beste, elkarteko Amets Ibero eta Maddi Juanikorena.