Mozorroak gorde eta datorren urtera arte esan diote Momo jainkoari ohiko hileta festarekin. Sardinaren ehorzketaren segizioak partaide eta ikusle ugari bildu ditu Erdialdeko kaleetan barrena egindako bidean.
Inauterietako larunbatean, goizean goizetik nabaritu zen jai giroa hirian, eta arratsaldean heldu zen askok urte osoan zehar itxaroten duten une maitatua: karrozen desfile nagusia.