Herreratik sartuko da Korrika Donostian, 09:20ean, eta Añorgatik irtengo da, 12:52ean. Tartean, auzo gehienak zeharkatuko ditu.


Lanen ardura izan duen arkitektoak prozesuari buruzko hitzaldia emango du hilaren 22an. Izen ematean bihar abiatuko dute.

13/13 auzian zigortutako Jon Enparantza eta Arantza Zulueta abokatuen zigorrak berretsi ditu Espainiako Auzitegi Gorenak, eta Naia Zuriarrainena eta Iker Sarriegirena arindu. Enparantza eta Sarriegi donostiarrak dira.

Aterpetxea "soilik lau egunez" ireki izana salatu du Harrera Sareak, baita guneko baldintzak ere. Jon Insausti alkateak adierazi du udalak "ahal duena" egiten duela: "Gure eskuetan dagoena eta gehiago egiten jarraituko dugu".