1813ko sarraskia
Urteak daramatzagu 1813 urteko abuztuaren 31n Donostian gertatu zen sarraskiaren berri ematen.
Iaz, pandemia zela-eta ez genuen ezer askorik egiteko aukerarik izan. Aurten, nahiz eta pandemiarekin segitu, baimena eman digute Trinitateko Plazan, beste urteetan kaleetan zehar egin ohi dugun antzerki ibiltaria egiteko. Alegia, Trinitateko Plazan hasi eta amaituko den antzerkia egingo dugu.
Antzerki horren bidez azaldu nahi dugu zer gertatu zen duela 208 urte Donostiako hiribilduan. Hasi aliatuak deitzen ziren tropek hiribildua setiatu zutenetik, ondoren egin zuten sarraskiarekin segitu eta Espainiako agintari militarrek Cadizeko konstituzioa herriko agintariei sinarazi zien arte.
Antzerki hau antolatzen gabiltzanok donostiar guztiek, bereziki, eta hurbiltzen den herritar orok zer gertatu zen jakitea nahiko genuke. Ez litzaiguke gustatuko datozen belaunaldi berriek garai gogor haien oroitzapen faltsurik izatea, non alai-alai inperio desberdinetako militarrak elkarren aurka borrokatzen aritu ziren herritarrak ikusle soilak ziren bitartean. Egia, armada desberdinetako soldaduak herritar arruntak bortxatzen, zauritzen eta hiltzen aritu zirenean.
Donostia Sutan elkarteak sarraski hori irudikatu nahi du, eta horixe da azken urte hauetan egiten saiatu dena. Antzerki hau egiteko donostiar eta donostiar ez diren herritar boluntarioekin baliatzen gara. Arratsaldeko 21:00etan hasiko gara antzezpenarekin eta ordubeteko iraupena izango du gutxi gora-behera. Amaitzen denean dantza, bertsoak eta ereserki zaharra abestu ondoren. Muxikoekin amaituko dugu.
Donostiar guztiok ez ezik herritar oro ere gonbidatu nahi dugu antzerki honetara.