(Argazkia: Batix Ezeiza)
Bi itsasargi ditugu Donostian, Igeldokoa eta Santa Klara uhartekoa. Izan ere, Irutxuloko hirugarrena Pasaiaren lurretan dago, La Platakoa, Ulian. Itsasargiek beti izan dute halako erromantizismoa, literaturan eta zineman sekulako istorio politak eskaini dizkigute: abenturak, beldur istorioak, dramak eta misterioa.
Txikitatik egin zaizkit interesgarriak, erakargarriak eta oso fotogenikoak. Eta Donostian halako bi edukitzeak sekulako aukera ematen digu argazkiak egiteko, bakoitzari iradokitzen diguten hori irudi izoztu batean transmititzen saiatzeko. Aprobetxa ditzagun!