(Argazkia: Batix Ezeiza)
Neguko egun hotz eta oskarbiak, eguzkiak ia goxotzen ez duenean eta argi berezi batek inguratzen gaituenean. Ipar haize hotzak aurpegian min ematen du eta atmosfera garbitu, ikus dezakegun paisaiari sekulako araztasuna emanez; koloreek tonu hotzak hartzen dituzte; eguzkia gehiegi igotzen ez denez, itzal luzeak sortzen ditu; zelaietako izotzak argia islatzen du; eta zorte apur batekin, tximiniaren batetik kea ikus dezakegu igotzen. Ziur aski ez degu eskularrua kendu eta argazkiak egiteko gogo handirik izango, baina emaitza polita izan ohi da. Eta parajearen arabera (kasu honetan Berastegi), anakronikoa. Urte berri on!