(Egilea: Batix Ezeiza)
Itsasoa harrotuta dagoenean argazki ikusgarriak egin daitezke, olatuen aparrak eta uraren indarrak borroka, haserrea, naturaren handitasuna eta menderaezintasuna ekartzen dizkigula gogora. Badu bere zailtasuna, baina honetan maisu dugu Joseba Parron donostiarra, esate baterako.
Itsasoa bare dagoenean aldiz, lasaitasuna, oreka, sosegua eta malenkonia ekartzen dizkigu, eta argazkiekin ere hala erakutsi daiteke. Espazio irekia, amaiera ezagunik gabea eta denboratik at dagoena.
Bitxia da elementu berak zein argazki eta sentipen desberdinak ematen dizkigun, ezta?