(Argazkia: Batix Ezeiza)
Donostiar asko (gehienak ziur aski) chauvinista samarrak izan ohi gara gure hiriarekin. Ez dugu gustuko ñonostiarrismoak duen kutsua eta ez dugu gure burua ñonostiartzat, baina donostiar esanez gero, orduan bai. Gure hiriarekin maiteminduta gaude. Lagun batek askotan esan ohi du: “Badira hainbat hiri non oporretan ezagutzen dituzunean, hemen bizitzea
la ostia izan behar da pentsatzen duzun, halakoa da gurea ere”. Eta nire amari beti entzun diot, Donostia bereziki eder dagoela udazken eta neguan, giro grisa dugunean, zeru lainotua eta itsasaldea garbi, barkurik gabe. Agian arrazoia eman beharko diegu biei…