(Argazkia: Batix Ezeiza)
Duela aste batzuetako ordutegi aldaketaren eraginez, arratsalde izugarri ilunak ditugu. Oraindik hilabete luzez geroz eta argi ordu gutxiago izango ditugu gainera, Santa Lutzi heldu arte behintzat. Arratsaldez argazkiak egiteko, geroz eta zailago, hortaz!
Baina trukean, hiriko argiek sortzen dizkiguten irudi bereziak argazkitan jasotzeko aukera polita degu, pazientzia apur bat eta kamera finkatzeko leku bat edukiz gero (tripodea, baranda bat, banku bat, zaborrontzi bat). Kaleko argiak, ibilgailuenak, islak, siluetak eta mugimendua, aukera polita degu bestelako argazkiekin saiatzeko!