(Argazkia: Batix Ezeiza)
Aste Nagusiko zenbaki honetarako lan berezi bat eskatu genion
Batix Ezeiza argazkilariari. Piraten komunikazio taldean ari da lanean jo ta su egunotan, eta ia beti argazki kamera soinean daramala badakigunez, jaietako irudi bat bidaltzera animatu genuen. Klik eta klik egiten ikusi dugu egunero jaietan! Hau da abordatzearen egunean egin zuen argazkietako bat. Piraten abordatzea irudikatzeko irudi fresko eta udatiarra lortu du, zinez. Beste irudiak ikusteko gogoz geratu gara. Sare sozialetan arakatu beharko dugu!