(Argazkia: Batix Ezeiza)
Tarte berria da hau, baita niretzat ere. Sekula ez dut komunikabide batean maiztasun jakin batekin argazkirik argitaratu. Baina saiatuko naiz. Batzutan argazki berriak izango dira, argitaratu aurreko egunetan egindakoak. Bestetan, artxiboko argazkiak. Milaka baititut, urte askotan zehar egindakoak. Gaurkoan, tarteari hasiera emateko, Donostiako ohiko irudi bat. Baina bere xinpletasunean, ia marrazkiak izan litezkeen siluetek osatutakoa. Ea zer iruditzen zaizuen. Bi astean behin egingo dugu topo, leihotik plazara.