"Igeldotarren eskubidea da erabakitzea nongoak izan nahi duten"
http://youtu.be/0N3PdVKc-Vs
IRUTXULOKO HITZA kalera irten da, eta Igeldoren desanexioaren inguruan galdetu die igeldotar eta donostiarrei. Igeldotarren iritziaz gain, donostiarrek pentsatzen dutena ere jasotzeko aukera izan du. Gehienek, igeldotarrek herri izateko eskubide guztia daukatela erantzun dute.
Igeldotarrek urte bukaeran Donostiatik bereizi nahi duten edo ez erabakitzeko aukera izango dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak Igeldoren desanexioaren inguruan prozesu bat abian jarri du eta herri galdeketa batekin amaituko da. Gainera, udal gobernuak parte hartze eta galdeketa prozesuan ez duela inongo oztoporik jarriko eta “posizio neutrala” mantenduko duela adierazi du, Igeldoko bizilagunen erabakia errespetatuz.
Oposizioko alderdiei dagokienez, EAJk, PSE-EEk eta PPk Foru Aldundiaren erabakia gaitzetsi dute eta Juan Karlos Izagirre alkatearen jarrera gogor kritikatu dute.
IRUTXULOKO HITZA kalera irten da, eta igeldotarren iritziaz gain, donostiarrek pentsatzen dutena ere jasotzeko aukera izan du. Igeldotarrek euren herria 89. udalerria izatea nahi dutela adierazi diote: “Betidanik bizi izan dugun egoera da; bada garaia herriari galdetzeko”. Donostian, berriz, zenbait hiritarrek Igeldo Donostiaren parte izatea nahiago duten arren, gehienek igeldotarrek herri izateko eskubide guztia daukatela esan diote: “Igeldotarren eskubidea da erabakitzea nongoak izan nahi duten edo nongoak ez”. Horretaz gain, bizilagunei behintzat galdetu behar zaiela uste dute, eta baiezkoa ateraz gero, emaitza onartu.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea