Biktimak errudun
“2016an gune honetan 3 istripu izan ziren. Semafororik gabeko oinezkoen pasabidean lehentasuna daukazu gurutzatzeko. Hala eta guztiz ere, gogoratu autoek bira egin dezaketela Herrerako ibiltokitik”. (#Badagozersaihestu-donostia.eus/salbamendumapa).
Ze sentsibilizazio kanpaina da hau biktimak errudun bihurtzen dituena?
Izan ere, Herrera pasealekuan zehar istripu asko gertatzen ari dira eta udalari neurriak hartzeko eskatu zitzaion. Konkretuki, 48 eta 68 zenbakien parean dauden zebra-bideetan oinezkoak babesteko semaforoak edo beste motatako neurriak hartzea behar-beharrezkoak dira, are gehiago inguru honetan eraikitzen ari diren dorrean dagoen garaje sarrera erabiltzen hasten denean, arazoa handituko delako.
Pegatina jarri duten bidegurutzean lau norabide daude eta oinezkook badakigu erne eta kotxeei seinaleak egiten gurutzatu behar dugula zebra-bidea, eta udalaren aldetik espero genuen kotxeei orain dagoena baino zerbait gehiago jartzea, semaforoak, argiak, erresaltoak zebra bideetan, seinaleak… Zebra-bideetan kotxeak dira oinezkoak harrapatzen dituztenak, ez alderantziz.
Baina ez, udalarentzat oinezkoak dira errudunak eta abisatuta gaudenez ez daukagu arrazoirik ezer erreklamatzeko. Eta bitartean kotxeak lasai-lasai, orain arte bezala»
Pilar Lazaro (Altza)
Estibaus.info