Aritz Gomez: 'Bizimodua'
Aritz Gomez, komertziala.
Ah, ba sentitzen dut, baina nagusia atera da, bilduta dago, bajan dago, oporretan dago … nahi baduzu posta bidez bidali mezuren bat ala niri utzi enkargua eta esango diot …». Hau dio tabernako langileak, bulegoko idazkariak, ikas zentroko eskolazainak ala edozein enpresa txikiko telefono deiari jaramon egiten dionak.
Aurreko esaldi multzo hau, komertzialean eguneroko bizitzan gehien entzuten duguna da, eta, ia aldi berean, gehien gorroto duguna. Publizitate salmenta bermatzeko, kasu gehienetan negozioen arduradunekin hitz egin behar da, eta hauen ordutegiak komertzialen bisitak ekiditeko helburua balute bezala diseinatuak daudela dirudi batzuetan. Oso nekagarria izan daiteke.
Matematikoki kalkulatu daiteke gutxi gora behera enpresa bati publizitatea saltzeko komertzialok dugun aukera. Esan dezagun arduraduna euskalduna bada, gutxienez euskararekiko sentsibilitatearen kontzeptua ezagutuko duela, eta argi berdea pizten da nire buruan; aukera erreala da salmentarako. Jabea ez bada euskalduna, euskaldun bezeroengana iristeko aukera paregabea daukala gure hedabidearekin azalduko diot, baina egun Donostian dagoen lehia izugarriarekin, eta krisialdi aldartea erraz erabili dezake argudio bezala argi berdea gorri bihurtzeko.
Aukerak zailak badira nagusiarekin kontaktu zuzena edukita, argi dago, idazkari ala tabernako langileari mezua utziz gero, salmentarako aukerak txiki txikiak direla.
Era berean, erakunde publikora deitu eta lehen pertsonak euskaraz jakin ez, eta saiatu ere egiten ez denean, karpeta etxean utzi eta lanaz aldatzeko gogoa eman dezake, hori bai, nire lanpostu konkretuan.
Eguneroko laneko laburpen txiki honen ondoren, gauzak ez direla beti beltz esatera derrigortua nago. Eta zergatik? Euskaldunak hor zaudetelako, euskal hedabide bat edukitzea batzuentzat ezinbestekoa delako, ostiralero Irutxuloko Hitza ilusioz irakurtzen duenak hedabidearekin fidel diren laguntzailea kontutan hartuko duelako, eta, orokorrean, euskaraz bizitzeko eta kontsumitzeko proiektu honekin sinesten duen jendea milakakotan konta daitekeelako. Horiei guztiei esker egiten ari da Irutxuloko Hitza horren esfortzu handia hedabidearen biziraupena bermatzeko, eta papereko edizioan ostiralero eta sarean egunero, berriak euskara hutsean eta mimo handiz donostiar euskaldun irakurleei iritsaraziz, gure informazioa jasotzeko modua bilakatu dugulako.