Egiako kebabari buruz
Atotxako kebabeko jabeak Nasser izena du, eta oso mindua eta kezkatua dago jasotako tratuagatik.
2 urte dituen alabak, aurreko astean sukarra zuen, eta pediatrarengana eraman zuten.
Protokoloa aplikatuz, COVID-19a detektatzeko testa egin zioten, eta guztion sorpresarako positibo eman zuen.
Jarraian, Nasserri, bere emazteari eta dituzten beste bi haurrei testa egin zieten. 5 urteko semeak negatibo eman zuen, eta 8 urteko alabak, emazteak eta berak positibo eman zuten. Emaitzen berri izan eta berehala etxean geratu ziren. Neurriak jarraitu eta errespetatu zituzten.
Bitartean, kebabean Nasserrekin lan egiten duten pertsona guztiei testa egin zieten, eta denek negatibo eman zuten. Beraz, taberna garbitu zuten, eta lanean jarraitu zuten.
Nasser eta bere familia ondo daude. Alabak arratsalde horretan soilik eduki zuen sukarra, eta beraiek ez dute inolako sintomarik.
Ez zen beharrezkoa ez Polizia, ezta Osasun Saileko inor era bortitz horretan tabernan azaldu eta beldurra, urduritasuna eta mesfidantza zabaltzea. Dei batekin, nahikoa litzateke. Beraiek itxiko lukete.
Argitu ere, Nasserrek eta familiak ez duela inolako harremanik Orioko agerraldian kutsatutakoekin. Hau ere prentsan irakurri dute beraiek.
Hiru urte daramatzate Atotxako lokalean lanean. Gustura, txukun, ilusioarekin, eta berdin jarraitu nahi lukete.
Guztia bideratu, eta laster elkar ikustea espero dugu. Beti bezala irribarretsu espero zaituztegu, durum edo kebab goxo goxoak prestatzen.
Animo, familia! Asko maite zaituztegu, zuekin gaude!