Gazte auzipetuak Aske Gunean, jendetzaz inguratuta. (Argazkia: Kattalin Miner)
Ikaslez osatutako zutabeak iristen ari dira Bulebarrera, zigortutako gazteak babestera.
Tentsioa nabari da Aske Gunean. Ertzaintzaren hainbat furgoneta ikusi dituzte Donostiara bidean, eta Guardia Zibila kontrolak egiten ari direla plazaratu dute. Aske gunean ehunka pertsona bildu dira jada. Jendeak prest dago “herri harresia” osatu eta eusteko. Bulebarreko karpa jendez gainezka dago. Antolatzaileek lasai egoteko adierazi dute; Ertzaintza etortzen bada, bart egin bezala, denak elkarri lotzeko. Alerta egoerak, ordea, ez du jendea Aske Gunetik aldendu; gero eta lagun gehiago joaten ari da.
Ikasle zutabeak instituetatik eta unibertsitateetatik abiatu dira Bulebarrerantz; Antigua, Gros eta Intxaurrondotik abiatu dira. Guztira 300 bat ikasle. Elkartasunezko adierazpen bat egin dute kioskoan. Gazteok antolatzen jarraituko dugu. Aske Gunearen ondoren ezer ez da berdina izango”.
Egitarauan Deskontrol taldearen emanaldia zegoen aurreikusita, eta programari eutsi diote. Bulebarreko kioskoan ari dira zuzenean jotzen. Xabi San Sebastian ere izan da Aske Gunean. Arratsaldean La Jodedera taldea ariko da.
Lehenengo gauean baino babes zabalagoa jaso dute bart Donostiako zortzi gazte zigortuek, 500 pertsona inguru geratu baitira lotan Aske Gunean. Gauean, bi aldiz joan da Ertzaintza gunera. 500 pertsona inguru geratu dira lotan Donostiako Bulebarrean, gazte zigortuak babesteko. Ertzaintzak epaileen aginduak bete behar dituztela esan du Iñigo Urkulluk.
Asteartean 300 bat pertsona izan ziren lotan Bulebarrean, eta atzoko egunean zehar ere ehunka pertsona joan ziren gunera, Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola, Adur Fernandez, Oier Lorente, Mikel Arretxe eta Egoi Alberdiri babesa adieraztera.