Genozidioa, kolaborazioa eta elkartasuna
Urriaren 7ko gertaeretatik gaur arte, palestinar herriaren aurkako genozidioak bere horretan darrai; 23.000 palestinar baino gehiago erail dira, tartean 9.000 haur. Milaka dira desagerturik aurkitzen direnak, eta bi milioi gazatar inguruk euren etxeetatik alde egin behar izan dute. 75 urteko genozidio israeldarra pairatzen du Palestinak. Estatu Sionista, inongo gupidarik gabe, eta era sistematiko batean ari da palestinar herriaren aurka, berau mapatik ezabatzeko helburu argiarekin. Irudi lazgarriak uzten ari zaizkigun genozidio honetan, ordea, Estatu Sionista ez dago bakarrik, eta mendebaldeko estatu zein enpresen konplizitate zein kolaborazio zuzena du.
Honen adibide da CAF euskal enpresak trenbideen eraikuntzaren bidez ahalbidetzen duen kolonizazio prozesua non palestinarren desjabetze bat emateaz gain, Jerusalemgo auzoetatik kanporatzea errazten duen. Trenbidearen eraikuntzak balizko azpiegitura neutral baten eraikuntzari erantzutetik urrun, lurren okupazioaren eta kolonizazioaren estrategia politikoari erantzuten diola uste dugu. Gainera, CAF enpresaz gain, badaude genozidioaren konplize diren beste euskal enpresa batzuk, hala nola, ITP Aero, Sapa, zein Sener. Euskal instituzioetan eredu gisa agertzen diren enpresari handien hipokresia eta konplizitatea argia da.
Nazioarteko komunitateen bake planteamendu oro
kea besterik ez da, eta beharrezkoa da
entitate sionistaren desagerpena
Bestetik, bakearen aldeko diskurtso instituzionalek, zapalkuntza egoerari aterabidea planteatzetik urrun, palestinar erresistentzia kriminalizatu besterik ez dute egiten, are gehiago adierazpen horiek egiten diren bitartean sionismoarekin harreman ekonomiko, politiko zein militarrak dauden bitartean. Uste dugu palestinar herriaren askatasuna soilik klase eta herri zapalduen antolaketa internazionalistatik etorri daitekeela, eta nazioarteko komunitateen bake planteamendu oro kea besterik ez dela, beharrezkoa delarik entitate sionistaren desagerpena eta deskolonizazio prozesua martxan jartzea.
Honengatik guztiagatik, beharrezkoa ikusten dugu genozidioaren konplize ekonomiko, politiko zein militarrak seinalatzea alde batetik, eta palestinar herriaren erresistentziari gure elkartasuna adieraztea bestetik. Zentzu honetan ulertzen dugu Ordizian egingo dugun manifestazioa.