Hau mundu aldrebesa (II)
Izenburu honekin duela gutxi argitaratutako artikuluan zenbait kontzeptu erabiltzen genituen. Lagun batek esan zidan kontzeptu horiek zer adierazi nahi duten argitzea merezi duela, beraz, artikulu honetan horretan saiatuko naiz.
Korporatibismo posmodernoa: egun, mendebaldean agintzen ari diren multinazional handiek osatzen dituzten taldeak lirateke. Korporazio horien artean sartuko genituzke, besteak beste Google, Apple, Microsoft, Amazon, Tesla, eta abar. Halaber, diru funtsak diren Black Rock, Vanguard, eta abar ere korporatibismo horren barruan egongo lirateke.
Aipatu ditugun erakunde hauek izango lirateke gure munduko ekonomia eta politika gidatzen eta kontrolatzen dutenak. Hauekin batera eta elkarlanean beste fundazio eta erakunde gehiago daude munduko eta, batez ere, mendebaldeko ekonomia eta politika gidatzen dutenak. Hauek lirateke nagusienak: Rockefeller fundazioa, Henry Kissingerren fundazioa, Erromako Kluba…
Aurrez aipatu ditugun enpresa multinazionalak horiekin lotuta daude, eta funts horiek eta enpresa erraldoi horiek egin behar dutenaz arduratzeaz gain, guk , besteok, egin behar dugunaz ere arduratzen dira, izan ere, eurak dira agintzen dutenak.
Gainera, korporazio erraldoi hauek mundua kontrolatzen segitzeko badituzte beste zenbat euskarri, hala nola, korporazio hauek marrazten dituzten ildoak justifikatzen eta bultzatzen dituzten erakundeak. Ezagutzen ditugunen artean Frankfurteko eskolako zenbait pentsalari aurkitzen dira, ezin badira ere talde hori sortu eta osatzen duten guztiak sartu. Horiez gain, merezi dute aipatzea John Kerry, AEBetako politikaria eta ingurumenaz arduratzen dena, edo ospetsu egin zaigun Greta Thunberg Suediako neska, zeinak Artikoko izotzak bost urteko epean urtuko zirela zioen, hau da, aldaketa klimatikoaren ordez katastrofismo klimatikoa bultzatzen dutenak. Izan ere, katastrofismo klimatikoa bultzatzeak ekartzen du orainaldia utopizatzea eta etorkizuna okerragoa izango dela pentsatzea. Beste modu batean esanda, etorkizuna beltza bada nahiago izatea dagoena.
Edo petrolioaren desagerpena aurreikustea auto elektrikoak bultzatzeko, adibidez. Horrela, katastrofismoa ideologia bihurtzen ari da. «Nahiago dut dagoena» pentsatzera iristen gara, pesimismora, alegia. Halaber, egiten dituzten aurreikuspen horiek huts egiten dutenean beste aurreikuspen katastrofiko berriak sortzen dituzte.
Esan behar da, fundazio hauek gehi zenbait GKE gobernuz kanpoko erakunde zahar eta berri II. Mundu Gerra aurretik funtzionatzen dutenak direla. Nazismoa eta faszismoa bultzatu zituztenak eta egun bultzatzen segitzen dutenak dira, eta horien artean ezagunenetakoak Herbehereetako eta Erresuma Batuko monarkiak lirateke.
Aipatzen ditugun korporazio, fundazio eta monarkia hauek dira antinatalismoa, eugenesia, posfeminismoa, globalizazioa, katastrofismo klimatikoa… bultzatzen ari direnak —hurrengo artikuluan kontzeptu hauek argitzen saiatuko gara—.
Duten helburua mundua euren mende edukitzea da. Elite hauek politika suntsitzaile horren bidez adierazten dutena gizateriarekiko gorrotoa da. Elite hauek munduan agintzen jarraitu nahi dute, orain arte bezala, eta hori lortzeko edozertarako prest daude.