Jon Odriozola: 'Bidaia'
Jon Odriozola, Kazetaria
Ez naiz aitona Luis bezala garai bateko kontuen inguruan mintzatzen ariko, baina Algeciras hitza entzuten dudan bakoitzean Maroko datorkit burura. Kostaldeko hiritik, ferryak aurrera eta atzera ibiltzen dira Marokoko iparraldeko hirira jendea eta ibilgailuak garraiatzen. Tangerrera egin ditudan bidaietan, nahiz eta ibilbidea motza izan, itsasoaren indarra datorkit burura.
Gogoan dut baita ere, Tangerren eginiko adiskide batzuekin batera, Marokoko Erregearen Kopako partida bat ikustera joan ginenekoa: Tangerrek, Fez taldea hartu zuen mendean (1-0). Harmailetan, zale bat baino gehiago Bartzelona eta Real Madrileko elastiko eta banderekin ikusi nuen. Bitxia. Etxean dut oraindik ere Tanger taldearen banderatxoa. Zer taldetakoa nintzen galdetzen zidaten bakoitzean, «Realekoa» erantzuten nuenean, eurak, «Nihat!» esaten zidaten. Pentsa zenbat denbora pasa den.
Gaur txuri-urdinek bere Kopako bidea hasiko dute penintsulako hegoaldean, eta inork ez du bidaia aurreko urteetan bezain laburra izaterik nahi. Azken parte hartzeak ez direnez luzeak izan, inork ez dio bidaiatzeari utzi nahi. Zapore gazi-gozoa uxatu nahi da. Iaz Kordobak kanporatu zuen talde txuri-urdina, eta duela bi, Mallorcak: gogoan dugu arrasti beltz hartan jasotako begi-ondokoa. Eta jokalariek zer esanik ez.
Kopako dema iristean, zaleak, aspaldiko partez, parte-hartze duina egitearen inguruko hausnarketa egiten du, baina iritsi orduko –aurrekarien eraginez– zalantzak azaltzen dira.
Algecirasek ez dizkio lanak erraztuko Realari, baina txuri-urdinek beraien nagusitasuna erakutsi beharko dute. Eta gauzak gaizki irtenda ere, itzuliko partidan borobildu behar du kanporaketa. Gaur eginez gero, hobe. Taldeak bi erronka berezi ditu larunbatean, Bartzelonan, azken txanpan, irabazi ostean: Kopa kanporaketa bideratzea, eta datorren astearteko norgehiagoka. Bayer guztia ematera etorriko da Anoetara; Txapeldunen Ligan jarraitzeko txartela nahi du. Baina Realak beste helburu bat du. Bayerri irabaztea aspirina paregabea litzateke Ukrainako partidan emandako itxura txukuntzeko, eta Arrasaterenek garaipen batekin, Txapeldunen Ligaren bidaiari hurrengora arte esan diezaioten. Bi bidaia eta bi helburu; itsura ahaltsua eman –defentsa eta erasoan– eta garaipena.