Jose Ignacio Ansorena: 'Kaldereroak: kontu batzuk'
1
Famaren hotsak goititutzen du merezi duben herriya, zeru txiki bat dirudiyena, hala da gustagarriya.
Lehengoko zaharra, txukun-txukuna, eder alaya berriya, etzaigu penik beñere juango lenago ez etorriya (bis)
2
Begi urdin bat begira dago algaraz leyo batetik. beste beltxaran tentatzallea txeletan berriz bestetik.
Txoramen habek maite ditugu biyotzan erdi erditik, ez gera juango, hoyek lajata, geyago Donostiyatik (bis).
Ez gera juango ez, gu Donostiyatik!
Aukera ere badago Kaldereroentzako abesti berriak sortzeko. Betoz horiek euskaraz, baina euskara egoki, umoretsu eta txukunez. Ez euskaraz (sarrera koskorra badu, baina nagusiak kantatzen zuen eta aspalditik ez da egiten), ezta gaztelaniaz ere Hungariako Kantua dugu, jatorrizko paperetan ezarritako izenpuruari kasu eginez gero. Makina-bat jestio egin dut hitzen esanahi zehatza argitzeko, baina ez da modurik izan. Hungariera edo magyarrera ez da inondik ere, Hungariako zinpeko itzultzaile ofizialek ziurtatu didate. Hauek aleman traza ikusten zioten, oso urrutikoa. Horretan ere ahalegin nahikoa xahutu dut. Baina kontsultatu ditudan fidatzeko moduko guztiak (aleman hainbat tartean) bat datoz: alemanezko hitz batzuk izan arren, beste batzuk ez dira ulertzen eta ez du joskera logikorik ere. Ziur aski, Donostiatik garai hartan igarotzen ziren hungariar (benetan auskalo nondik zetozen) ijito haiek euren aleman berezia erabiliko zuten (egun hemengo ijitoen artean gaztelaniarekin gertatzen den bezalaxe). Haiengandik ikasitako hitz batzuk abiapuntu hartuta, Adolfo Combak nahaste-borraste hau sortuko zuen. Barre ederrak egingo zituzkeen jakin izan balu sinplekeria hau argitzeko zenbat buelta eman ditudan hainbeste urteren ondoren.HUNGARIAR KANTUA
Alanbratzekorik guretzat nork du? Nork du, nork du?
Nach geta mer nach1, geta mer nach. Nach geta mer nach.
Arbeit, asfreit, ist gut ruhen singelin. Arbeit, asfreit, ist gut ruhen singelin (bis).
Est mur ser lunch. Est mur ser lunch. Frais ken, for len, wolmiach on men (bis).
Testu honetan ba omen dira egungo alemanez esanahia duten hitz batzuk: nach (geroago), mehr (gehiago), arbeit (lana), frei (librea), ist (da), gut (ongi, ona), ruhen (atseden hartu), singen (abestu), eta sehr (asko). Eta, fantasia nahikoa jarrita (zuzena izateko horrelako zerbait beharko omen luke: Von der Arbeit befreit ist es gut zu ruhen und zu singen), bigarren paragrafoa honela itzul liteke: Lanaren zamatik libre, ona da atseden hartzea eta kantatzea.