Kultur sare sozialak
Facebook, Instagram eta Twitterren #KulturaPrekarizaturikEz kanpaina hasi eta Euskal Herriko artista askoren babesa jaso dugu, gizarteak kulturan lan egiten duten langileak baloratzen dituelako, “kulturaren atzean daude pertsonak (…) eta heziketa”, Unai Iturriaga bertsolariak esan bezala.
Tabakalerako Ubik Sorkuntza Liburutegia Egia auzoan dago, eta Sara Cozar aktorea han bizi da. Badaki “bitartekariek lan baldintza txarrak” dituztela eta konpontzeko eskatzen du, bere semearekin Ubik-era bateria jotzera bueltatu nahi du. Protesta eta musika elkartu ditugu askotan, eta Iker Lauroba musikariak badaki “zelako latza den esparru honetan mugitzea”, prekarietatea barrutik bizi izan duelako.
Elkarbizitza landu dugu mahai-inguruak eginez Azkuna Zentroko Mediatekako langileekin, Euskal Aktoreen sindikatuko partaideekin eta Zaldi Urdina arte eskolarekin. Zaila da batzuetan elkartzea, horregatik Iñaki Beraetxek eta Maider Gorostegik Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearen izenean sareetan aldarrikatu dute “kultura arloan lan egiten dutenen baldintzak eskasak” direla, sei hilabete greban egon ondoren guk ere euren lan baldintzak hobetzeko eskatzen dugu, mesedez.
“Gizarte normal eta aurreratu batean onartezina da” gu Tabakaleran prekarietate larrian egotea, Gorka Otxoa aktoreak dioen bezala. “Tabakalera moduko erakunde batean” irudiak eta publizitatea lan-baldintzak baino garrantzia gehiago du eta zurikeria hutsa da Olatz Salvador musikariarentzat Donostia kontraesan honetan kulturaren hiriburu bezala saltzea.
“Tabakalerak ezin du eskaparate soil bat izan” eta liburutegia itxi zutenetik Uxue Alberdik Tabakalerari mesfidantzarekin begiratzen diola konturatu da. Ander Lipus antzerkigilea harago doa; “lotsagarria” iruditzen zaio Tabakaleran gertatzen ari dena.
Hori konpontzeko 5 hilabetez Bitartekariak “ez dira kapritxoz jarri” greban, hala sinesten du Jon Garaño zinegileak. “Norbaitek nonbait erabakirik hartzen ez duelako” gertatu dela adierazi du Eneko Sagardoi aktoreak.
Igor Rezolak hamaika aldiz errepikatu du “kultura!”, Mursego musikariak dio “kulturak egingo gaitu libre”, eta Fermin Muguruzak argi eta garbi dio: “Tabakalera, prekarietaterik ez!”.