Mercedes Martin Martinez
Gaztaroa bizitzaren etapa bat da, sentsazio biologiko bat, poetentzako aldi bat. Heldutasuna osatuz goazenean, argiago ikusten dugu haren pausoa. Haurtzaroa utzita, errugabetasuna galtzen dugula diote. Baina zein leku hobe bizitzarekin aurrez aurre hitz egiteko, gaztaroa baino! Zahartzaroan sarturik, haren oroitzapenek erre egiten gaituzte, eta idazle eta kronikarien babesleku bihurtzen dira. Aspaldi sartu nintzen leku horretan, oroitzapenen etxean. Horietako batzuk, lehen pertsonan idatzi ez baziren ere, halako intentsitatearekin pilatzen zaizkit, eta batzuetan, amesgaizto bihurtzen dira. Edo zaizkit. Psikologoek diotenez, galdera horren erantzuna heriotzaren hurbiltasunean dago. Uste dut ez dela nire kasua izan. Esperoan nago.
Hala ere, heriotzean mailarik badago, bereziki, gerra garaietan. Gazaren hurbiltasunak milaka adibide dakarzkigu. 58ko gerra, Alfonso Etxegaraik definitu zuen moduan, beste hainbeste. 1936koa bezain urrun eta hurbila, ehunka. Oraindik entzuten ditugu haien oihartzunak. Eta gu, gazte haien seme-alabak gara. Egun, euren adinak gainditzen ditugu, konturatu gabe.
Donostiatik gertu, baita hirian ere, soldadu faxisten aurkako borrokaldiak izugarriak izan ziren. Astigarragako sektorean eman zirenen artean gogorrena eta onartezinena Mercedes Martin Martinez donostiarrarena izan zen. Zergatik? 16 urte besterik ez zituelako gazte honek. Federacion Cultural Deportivo Obrera FCDO-n afiliatuta zegoen atleta. Euskal elkarte bat zen eta Donostiako Gros auzoko Usandizaga kalean zuen egoitza. Mercedesek, bere kideen antzera, urduritasunez bizi izan zuen matxinada militarra. Taldeko gazteenetariko bat zen. Hala ere, egoitzako politizatuenak antolaketa beharraz mintzatu zirenean, bera izan zen frontera joaten lehenetarikoa. Kritikak jaso zituen gazteegia zelako, eta, nola ez, emakumea izateagatik.
Faxistek azkar gainditu zuten aurreko lerroa, eta bat-batean, sua bere postuan zela konturatu zen Mercedes. Bere posizioaren defentsan aritu zenean, bala batek haurtzarotik apenas urrundu zituen urte horiek kendu zizkion arte.
Baina ez zion inori jaramonik egin. Guztiz garbi zuen duintasunaren lerroak zeintzuk ziren eta are gehiago injustiziarenak. Honela, haren lagunak Bidasoako mugarantz abiatu zirenean, berak gauza bera egin zuen, erabiltzen ez zekien fusila eskuetan zuela. 1936ko abuztuaren 26an, Mercedes Astigarragako Bentetako postuan zen. Faxistek azkar gainditu zuten aurreko lerroa, eta bat-batean, sua bere postuan zela konturatu zen Mercedes. Bere posizioaren defentsan aritu zenean, bala batek haurtzarotik apenas urrundu zituen urte horiek kendu zizkion arte.
FCDO-ko kideek bere bidea jarraitu zuten, soilik gazteak eramateko gai diren zehaztapenarekin. Bizkaian jada, gerraren gogortasuna leuntzen saiatu ziren: konpainien arteko futbol partidak, korrika lasterketak eta boxeo borrokaldiak antolatu zituzten. Ariketa hauek eramanezina zen tentsioaz libratzeko balio izaten zuten. Eta hainbeste ariketaren artean kontzientziek eskatzen zietena ere ez zuten alde batera utzi. Bizkaia eta Gipuzkoako kirolari gazte hauek batailoi bat antolatu zuten. Honen izenak jatorriari buruzko zalantza guztiak uxatzen zituen: Kultura eta Kirola. Mertxe Martinezen itzala jarraituz.