Oier Ibargurenen senitartekoei
Oier Ibargurenen atxiloketa dela eta, behean sinatzen dugunok, geure elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi dizkiogu gure lagun Amaiari eta Oierren familia osoari ere bai. Halaber euren ondoan egon nahi dugu samina leuntzeko asmoz.
Gure iritziz, atxiloketa horrek ez du inola ere laguntzen urteetan bizi izan dugun gatazka politikoa konpondu eta behin betiko gainditu ahal izateko. Uste dugu Espainiak eta Frantziak behingoz entzun egin beha luketela herritarren hitza, pasa den urtarrilean Bilboko kaleetan ozenki adierazita geratu zena, eta pauso zuzenak eman behar lituzketela, Aieteko deklarazioaren bidetik.
Bihotzez desio dugu Oier etxean izan dadila, aske, albait lasterren.
Begoña Etxebarria, Maite Ormazabal, Maixux Etxeberria, Isabel Barrutia, Jone Forkada, Ino Eguren, Fran Aranjuelo, Jexux Arrizabalaga, Koro Zumalabe, Dani Goñi, Jose Mari Agirresarobe eta Aieteko Kantu Jira entsaioko lagunak.