Uzten badiegu
Jumillako PP eta Voxek osatutako udalak ramadanaren bukaerako eta arkumearen eguneko ospakizunak herriko kiroldegian egitea debekatu zuenean, horrelako zerbait esan zuen bertako bizilagun batek: «Orain errezo bat izan da, baina ez dakigu hurrengoan zer kenduko diguten».
Bada, bai, uzten badiegu, hurrengoan kenduko dizuete ramadana bera, hijaba, otoitzerako eskubidea, meskitak, minareteak, halal janaria, alfonbratxoak edo Korana. Hurrengoan, uzten badiegu, ukatuko dizuete musulman egiten zaituzteten guztia.
«Uzten badiegu, are gehiago ahaldunduko dira eta debekatuko dituzte magrebtarrak, transexualak, idazleak […]. Eta ni. Eta zu»
Eta, uzten badiegu, are gehiago ahaldunduko dira eta debekatuko dituzte magrebtarrak, transexualak, idazleak, gayak, lesbianak, animalistak, txinatarrak, osasun publikoa, irakasleak, ateoak, Martxoaren 8a, euskara, etxegabeak, ama ezkongabeak, antifaxistak, afrikarrak, transgeneroak, errefuxiatuak, pentsatzen duten pertsonak, ekologistak, aldedi politikoak, Azaroaren 25a, katalanak, sindikatuak, galiziera, asilo eskatzaileak, intersexualak, maliarrak, aldaketa klimatikoaren aurkako aktibistak, Aita Mari, seme-alabarik ez duten bikoteak, pobreak, kazetariak, katalana, gizarte laguntzak, okupak, memoria historikoa.
Eta ni.
Eta zu.