Xabier Etxaniz Rojo: 'Hau burua!'
Xabier Etxaniz Rojo, Idazlea
Ez dakit Realeko jokalariak, baina neu, behinik behin, hasia naiz partida pilaketa nabaritzen. Bai, badakit zer esango didazuen, kristalezko zutabegilea naizela, alfer hutsa, eta ohituta egon beharko nukeela. Are gehiago kontuan hartzen badugu IRUTXULOKO HITZAk astero aldatzen duela futbologo titularra. Askok kontrakoa uste duten arren, Jagoba ez da errotazioak egiten lehena…
Natorren harira, baina. Arestian esan bezala, nabaritzen hasia naiz partida pilaketa. Neke fisikoa baino, mentala da. Psikologikoa. Realak jokatutako azken partidari buruz idatzi behar dugu futbologook baina… Zein da Realak jokatu duen azken partida? Lerro hauek idazteko garaian, Getafen eskuratu genuen puntutxoa daukat buruan. Puntutxo bat zeinarentzat –esan dezadan bidenabar– ez daukadan adjektiborik. Lehen hogei minutuak ikusi ostean puntu txarra da, Realak hiru gol eta pare bat aukera on egin baitzituen. Geroago gertatu zenari erreparatuz gero, puntutxoa ona da, Getafek astindua eman baitzigun…
Eta nik horrelako gauzak buruan ditudan bitartean, zuek, ene irakurle maiteok, Racing-en kontrako partidaren irudiak dituzue buruan, horixe baita gure mutilek jokatu duten azkena. Uneotan, Vila-realen kontrako maratoia –Jon Odriozola futbologoak maisutasunez Dragon Khan ezizenaz bataiatu zuena– oroitzapenen kutxan gordeta dago jada, eta derbia… uff… lekutan…
Ene lagunok, uneotan zuek nik baino informazio gehiago duzue eta hori da, ezbairik gabe, egunkari batean idazten duen bati gerta dakiokeen okerrena.
Baina tira, buruko nekea gorabehera eutsi beharko diogu egoerari. Okerrago geundeke, gainera, baldin eta Algecirasek edota Vila-realek Kopatik kanporatu izan bagintuzte. Eta Dragon Khan hau ez baita gelditzen, datozen asteak ere ez dira samurrak izango. Elx, At. Madril, Malaga, Bartzelona Ligan, Bartzelona Kopako finalerdietan…
Nola? Aurreratzen ari naizela? Akaso ez al diogu errepaso ederra eman Racing-i, ala?
Ahhh, oraindik ez dugu partida jokatu… Hau burua