Xabier Vazquez: 'Angela Markel'
Xabier Vazquez, Realzalea
Europako kantziler Angela Merkelek eski-istripua izan du. Ohikoa dute boteretsuek, eta Merkel anderea zinez da boteretsua. Hainbesteko boterea du non espainiar kazetariek bere izenaren ahoskera jatorrizko hizkuntzera moldatu duten, eta hori ez da erraza gero.
Kazetariek Angela euskarazko han gela moduan ahoskatzen dute; eta ez gaztelerazko (eta Hego Euskal Herriko euskaldunon) moduan, agenda edota geologia bezala. Futbol kazetariek, baina, Xabi ahoskatzeko gauza izan gabe jarraitzen dute.
Ahoskeraz ari naizela, joan den igandeko derbira bideko autobusean Athleticzaleak Reala entzun Athletic txapeldun kantuan zirela, realzale batek buelta eman eta honakoa bota zuen: –Barkatukoiazue, baina euskaraz ez da entxun esaten, baizik eta entzun, tz da–. Eztabaida filologiko eder izan zitekeena sesioan bukatu zen, ia-ia boxeo saioan.
Akaso ez dugu inoiz lortuko bizkaitarrek z ondo ahoskatzea, baina igandean behintzat futbolaz zer edo zer ikasi zuten. Askori entzun diot baloiaren jabetza izan zutela, tira, ba hurrengoan Olentzero edo Erregeei baloi bat eskatu. Baina kirol honen helburua, goal-a, pelotatxoa sareratzea da.
Horretan Griezmann ari da trebe –zorionak neure buruari, bere izena idazten ikasi dut–. Baina beste jokalari bat azpimarratu nahiko nuke. Merkelek Europa hankapean bere nahira darabilen moduan, gure Markelek ere sendo eta irmo kontrolatzen du bere eremua. Jaun eta jabe.
Nola? Hobe genukeela ekonomia eta politika kontrolatu futbola baino? Ez, bada, kirolean nagusi izateak sekulako pozak ematen ditu, ikus espainiarrak zein pozik dauden kirolarekin beste arloetan maldan behera joan arren.
Ados, aurten ez gara oso-oso jaun eta jabe izan Europan, baina ikusiko dute, bai, bereak eta bi ikusaraziko dizkiegu 2014ko Championsen. Zer? Athletic aurretik dugula oraindik? Eurek Nou Campera joan behar dute eta guk partida erraza dugu Barçaren aurka etxean. Beraz, birtualki Athleticen pare ala aurretik gaude. Bai? Oso komentario bilbotarrak egin ditut? Ez dakit ba, agian guk beraiei tz ez, baina eurek guri zerbait kutsatuko ziguten.
Beno, hori dute halako derbiek, kalapitak egonagatik ere zaleak elkarren ondoan nahiko lasai ibil gaitezkeela, eta elkarri gauzak kutsatu. Hobe litzateke partida guztietan berdin balitz.